XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eman nion autoko giltza, keinu batez agurtu eta alde egin nuen.

Etengabe Henrietterekin pentsatzen ari nintzen eta itxuragabea iruditzen zitzaidan Leok soldadu joan nahi izate hori.

Hofgarteneko parkean barrena abiatu nintzen, Unibertsitatearen ondotik, merkaturaino.

Hotzak nengoen eta Marierenganako gogoarekin nintzen.

Denda haurrez beterik zegoen iritsi nintzenean.

Apaletatik karameloak, pizarrinak, borragomak hartu eta dirua mostradorearen gainean uzten zioten Derkum zaharrari.

Dendan barrena atzeko gelara iragan nintzenean ez zuen hark burua altxa, labe ondora joan, nire eskuak kafeontziarekin berotu eta pentsatzen ihardun nuen edozein mementutan Marie azalduko zela.

Zigarrorik gabe geratu nintzen eta neure buruari galdetzen nion ea Marieri eskatzerakoan besterik gabe hartu edota ordaindu beharko ote nituen.

Kafeontzitik kafea atera nuen niretzat eta mahai gainean hiru katilu zeudela konturatu nintzen.

Dendako soinua isildu zenean, katilua utzi egin nuen.

Gogo biziz desiratzen nuen Marie nire ondoan egotea.

Labe ondoko harraskan, aurpegia eta eskuak garbitu nituen, xaboitegian zegoen hazkazal zepiloarekin orraztu, alkondararen lepoa berdindu, gorbata gora altxa eta berriro hazkazalak ikusmiratu nituen: garbi zeuden.

Bapatean ohartu nintzen, inoiz bestela egiten ez nuen guzti hori ere egin beharko nuela.

Marieren aita sartu zenean, eseri berria nintzen, eta berehala jarri nintzen zutik.

Ni bezain larri zegoen, ni bezain herabe, ez zuen haserre zegoenik ematen, oso serio bakarrik, eta eskua kafeontzia luzatu zuenean dardara egin nuen, ez handia baina nabarmena.

Buruari eraginez, kafea jarri zuen katiluan, kafeontzia eskuratu zidan eta eskerrak eman nizkion; guzti hura, beti ere, niri begiratu gabe.

Bart, goian, Marieren ohean, orori buruz sakonki pentsatzerakoan lasaitasun handia sentitua nuen; gustora erreko nukeen zigarroa, baina beste edozein mementutan egingo nukeena, mahai gainean zegoen bere kajetilatik bat hartzera ez nintzen ausartu.